XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Alango baten markaidar bat, Elizaldeko Txokolo ezizenduna, agertu dako erromarren gudalburuari.

- Zelangoa da zer ori, don Donato?.

Berorrek bost ogerleko ta neuk ogerleko bat truk egitea?.

Buruz buru, neuk obaritzat ezer emon bagerik?.

- Bai, Txokolo.

Bost neuk eta zeuk bat, buruz buru.

Alboko ardantegia utsik gelditu zan orduan.

- Ea ikusi diru ori esan eutsan markaidarrak.

Txokolok, begiak txillotuta, diru txartela azpi ta gan ondo ikertu dabenean, buruari atz eginda: Txo esan dautso urren eukan mutillari, nik esku-idatzia, batez be erderazkoa, etxakiat ondo irakurten.

Ator ona, mutil.

Irakurrik emen diñoana, astiro ta yasean.

Mutillak, atzerakuntza bagarik, diru-txartel bat eskuan artuta, beretzat ondo irakurrita gero, auxe esan dau: Ogeta bost pesetaren domua dako paper onek.

Bilbon il onetantxe artu leite balio ori, Isasti jaunaren etsean.

- Nok diñok ori?.

- Beizentzat Anbrosio de Isasti dauko.

Don Anbrusek, Aginbakok, diño bere etsean emongo dabezala.

- Ori bat.

Irakurri orain diru zuri onek daukazan itzak.

Eta ogerleko bat emon dautso eskura mutil urtentxoari.

-Alfonso XII por la G de Dios Rey constitucional de España 5 pesetas.

- Orrenbeste erdera, itz bat edo beste kenduezkero, neuk be badakiat.

Diru orrek or diñoenez, bost pesetaren domua daukak; beizentzat Errege baten izena daroak.

Ezaldok egia?.

Ta ganera zidarra dok.

Gizonak - aaaa... Errege baten izenpean bost baiño ez.

Jauntxo baten izenaren azpian ogeta bost.

Geitxo eztirudi?.

Domu gitxitxoago baleuko... izan leite nik truk egitea, baia hmmm! bada ezpada ekardak ona ogerleko eder ori.

Barre-zantzoka, ortz biak agirian luzaro doguzela egon gara albotiko guztiok.

Ordurik aurrera dirutxartelik eztabe gura izan botodun buru-saltzaileak; zidarra ta, zidarra ezpazan, diruetseko papera.

Morroskok, osabampauml;aren izenean, kartagoar agirienai dirua eskatu dautse, baia zer?.

Barre egingo dabe eurok aren erantzuna yakin dagienean.